XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Ointxe berton egingo dauadaz, ba, ta aseko al-az.

¡Zorigogorreko elorrijuak yuadaz eugaz, beintzat!.

Markolbe'k, bakerik ixatekotan, egin egin-biarr ixan eutsazan gaztain opillak mutillari, eta bai Bertoldin'ek jan batxu bat be itzi barik.

Eta sabela ondo beteta, zumarr baten azpijan etzan zan eta luak artu eban.

Arrtiatan, bakaldunak mutillaren billa bialdu eban zalpurrdi bat, eta bere aurrera eruan eutsenian, ba-diñotso: -¿Zelan ago, aspaldiko Bertoldin ori?.

- Zutunik emen orain.

- Ba-yakusat; baña, zelan aurrkitzen ete-azan esan gura yuat: ezer nabaitzen duanentz.

- Bai; kanpak joten diñardubela nabaitzen dot.

- Miñik ete-duan, diñuat.

-¿Miñik ixan ez, ostera? ¿Zelan egingo neuke berba, bestela, min barik?.

- Gogaro ona dakak, orrattiño.

Tira; eruan egidazube mutil au bakandereagana.

- Ez; ekarri egidazube bakanderea neugana.

- Tira, tira, mutil; juan adi orreikaz eta ez adi ezeren bildurr ixan.

Eruan eben bakaldunak gura ixan eban lez, eta bakandereak, Bertoldin ikusi ebaneko, ba-diñotso: -¡Aemen gure aspaldiko Bertoldin jauna! ¿Zetan yiñarduguk, ene Bertoldin laztana? Gexorik ibilli azala entzun yuat.

Ez al-euan txarragorik ixango, ¿ezta?.